EUSKAL ARTZAIN TXAKURRA

Posted by: ENEKO / Category: , , , , ,











Zuzenak ez diren izenak: Euskal artzainen txakurra, Ardi txakurra eta Artzai zakurra.
Non dagoen hedatuta: Euskal Herri osoan.
Errolda: 97.07.12a arte 184 arrazako txakur erroldatuak (RRC) (emeak eta arrak)
Zein egoeratan dagoen: ARRISKUAN.
Zein azokatan ikus daitekeen: Uztailaren bigarren larunbatean Busturian (Bizkaia) egiten den arrazari buruzko monografikoan. Markinan (Bizkaia) urriaren bigarren larunbatean egiten den Euskal Herriko Arrazen Erakusketan. Abuztuan eta irailean egiten diren artzain txakurren txapelketetan: Oñatiko (Gipuzkoa) Nazioarteko Txapelketan, Euskal Herriko Txapelketa Gerediagako Mankomunitatean (Bizkaia) eta Burtzeñako (Bizkaia), Laudioko (Araba), Uharte-Arakilgo (Nafarroa) eta Ezkioko (Gipuzkoa) txapelketetan.

Ezaugarriak:
Euskal artzainek erabiltzen zituzten, batez ere, artaldeak gidatzeko, baina baita behi taldeak, zaldi taldeak eta ahuntz taldeak gidatzeko ere. Baserriak eta artaldeak zaintzeko ere erabili ohi dira. Bi dira ofizialki onetsita dauden barietateak:
1. Iletsua, Euskadi osoan zehar hedatuta dagoena. Azalera zuria eta lehoi kolorekoa du, eta arrek bataz beste 53,87 cm neurtzen dute bizkar gurutzean, Beste barietatearekin alderatuz gero, ile luzeagoa dute bizkarraldean eta aurreko hanketan. Bularra ere zabalagoa dute, buru handiagoa ere bai eta belarriak beti erorita dauzkate.
2. Gorbeiako barietatea Gorbeialdeko Parke Naturalaren (Bizkaiko hegoaldea eta Arabako iparraldea) inguruko herrietan zehar dago batik bat. Gorria da, suaren kolorearen antzekoa, eta arrek 54,23 cm-ko garaiera dute bizkar gurutzean. Beste barietatearekin alderatuz gero, honako hauek dira desberdintasunik nabarmenenak: buruko, aurpegiko eta sabelaldeko ile luzeagoak dauzkate. Begian luzamendutxoa daukate eta aurpegian bost orin.

Badago artzantzan asko erabiltzen den beste arraza bat, nahiz eta gure erkidegoan ez dagoen horrenbeste. Pirinioetako Artzain Txikiari edo Petit Beger des Pyrénéesi buruz ari gara. Iparraldeko eta Akitaniako inguru batzuetakoa da jatorriz. Txakur gidariak dira. Landetako Labrita ere bada inguru horretan, eta saiatu dira tipifikatzen, baina alperrik izan da, ez baitaukate morfologiaren aldetiko berezko berezitasunik aldameneko beste zenbait arrazarekin alderatuz gero.


1 comentarios:

  1. Anónimo Says:

    Gracias por la información!
    Me a servido de mucho

Publicar un comentario